jueves, 12 de febrero de 2009

MENEZEORI GUTUNA

Denak filosofatu behar dugu: Biziaz pentsatu, zoriontasunaz... Eta hau egiteko ez dago adinik denak egin beharra dutelako. Baina filosofatzeko ordua joan egin zaiola dioenari zoriontasuna iritsi ez zaiolaedo zorionerako denborarik ez dagoela dioena bezalakoa da.

Beraz, denak filosofatu behar dugu. Batzuk gaztetzeko eta beste batzuk biziarengan eskarmentatzeko, eta horregatik zoriontasuna dator. Dena daukagunean zoriontsu gaudelako eta ez dugunean dena egiten dugulako zerbait izatearren.

Hau denagatik, filosofatu, horrek zoriona ekartzen baitu.


Jainkoak existizen dira, baina ez dira gure bizitzan sartzen, eta ez digute kalterik egiten, nolabait esateko guri "begira" daude. Beraz ez diegu beldurrik izan behar. Hor daude guri begira, baina beraiek ez dute guri ezer egiteko ahalmen nahikorik.

Ongia eta gaizkia ez dira existitzen, gure sentsazioak dira, eta hori da heriotza; ez sentitzea. Honen arabera ongirik eta gaizkirik ez duena ez lioke heriotzari beldurrik izan behar, ongiak eta gaizkiak ez izatea heriotza erran nahi du eta.

Heriotzari beldurrik ez izateak bizia gozamenez bizitzeko aukera zabaltzen gaitu
hilezkorra izatearen desioa desagerrarazten baitu. Bizitzen garen bitartean heriotza ez da existitzen, eta beraz, heriotza existitzen denean, gu ez gara existitzen.


Jakintsua ez da heriotzaren beldur, bizitzak ez diolako egon ezinik sortzen. Eta beste aldetik, heriotza ez duelako gauza txar bat bezala ikusten. Heriotzari beldurra duenak, ez du bizitzaz gozatzen, eta bizitzaz gozatzeko heriotzari beldurra kendu beharra diogu. Garrantzitsuena bizitza ongi bizitzea, eta heriotzar heltzean ongi hiltzea da.

Bizitza daukagun bitartean bizitzaz gozatu behar dugu, heriotza noiz helduko den pentsatu gabe. Jaio ez izanak ona dela esaten duena ez du zentzurik. Hori esaten duenak, benetan esaten badu, ez zegoen bizirik egongo;edota behin jaio ezgero bere buruaz beste egingo zuen. Askotan, gizakiak ez da bizitzaz gozatzen etorkizunaren beldur delako. Alde batetik, gure esku dago; baina ezin dugu etorkizuna osotara guk kontrolatu.

1 comentario:

  1. Ongi orokorrean, baina banatu behar dituzue ideiak gehiago puntu eta aparte ertabiliz.

    ResponderEliminar